XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mingaña ateratzeko agindu zien.

Aietako batek, benetan zala sinistu eziñik, etzuan atera; agindua bete etzualako, biaramonean ere etzuala aterako esan zion.

Gogor-aldirik baño biguin-aldi geiago zuan.

Estualdietan arek bai txera ona bere alabei erakutsi! Beren biotza lasatzera idaz-gelara agertzen zitzaizkionean, txit maitekor eta atsegiña zan.

Eztitasun arek, gertatzen zitzaigun guzia aren biotzean iraultzeko indarra ematen zigun; eta, esangaitz dan lasatasunez eta pozez uzten ginduan, gogo-bizitzari ekiteko leiaz.

Munduko saririk aundiena eman baligu baño pozago.

Neri beintzat askotan gertatu zitzaidan au.

Alabak alkarrekin topo egiterakoan, buru-zirkin txikiz agur egitea nai izaten zuan; Amalenak irripar gozoz beti egin oi zuan.

Ibillaldietako egunkarian Idazkariak auxe idatzi digu: Ain Ama ona eman digulako, Jaunari eskerrak ematen ez gera aspertzen.

Itzez baño areago, egintzaz agertzen bait-digu maite gaituana.

Norbait gaxotu orduko, Jesus'en izenean bere Alabei dien maitasunak an darama gure Ama, gaxoaren ondora; eta egiñalean antxe diardu, ari nekea arintzeko on zaiona inguratzen.

Bear izan ezkero, atez-ate ere ibilliko litzake eskean, gaxoei on zaien guzia biltzearren.

Bein baño geiagotan esan izan digu, beintzat; eta aren itzak eztira aizea astintzeko bakarrik esanak.

Teresa Deunaren esana bere egin du: Onik zaudetenean, lanari ekin, bildur gabe: bañan gaxotzean, sendatu arte ez.

Ark gaxoen alde egindako goi-maitasun-egintza guziak idatzi bear balira, liburu lodi bat osatuko litzake.

Ikastetxe bakoitzeko Agintariari idatzitako eskutitzetan gaxoen aldeko galdeak ugari arkitzen dira: aiek damaien errukiz... eta, sendatzeko aolkuz beteak daude.